XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurzoruaren Legean eta Arautegietan gai honen inguruan xedatutakoaren arabera formulatuko dira biak.

Era berean, eta beharrezko izanez gero, Xehekapen Azterlanen bidez garatuko da, Legeak planeamendu figura honentzat ezarritako ahalmen eta mugekin.

5. Artikulua.- Osagarritasuna.

Ordenantza hauek definitzen ez duten guztian, biltzen diren goragoko lerrunekoak bete beharko dira, Plan Partzial hau formulatzerakoan indarrean dauden Arau Subsidiarioetan barne harturikoak bereziki.

BIGARREN TITULUA Zonakatzea eta Erabilera Xehekatuak.

6. Artikulua.- Zonak.

Plan Partzial honek, erabilera xehekatuen asignazioaren arabera, ondorengo zonak eta azpizonak ezartzen ditu.

1.- Sistema Orokorretara destinaturiko lurzorua.

2.- Berdegunetara destinaturiko lurzorua.

3.- Bide Sistema Lokaletara destinaturiko lurzorua.

4.- Espazio Libreen Sistema Lokalerako erreserba lurzorua.

5.- Interes Publiko eta Sozialeko Zerbitzuetarako erreserba lurzorua.

6.- Sare Publikoetako Instalazioetarako erreserba lurzorua.

7.- Lurzoru Pribatu ez-eraikigarria, bi azpizona dituena: Pribatu ez-eraikigarri amankomuna.

Pribatu ez-eraikigarri tolerantziaduna.

8.- Lurzoru Pribatu eraikigarria, hiru azpizona dituena: Pribatu eraikigarria, 8,5 m. arte .

Pribatu eraikigarria, 12 m. arte .

Pribatu eraikigarria, 12 m. arte .

(Altuerak barne-altuera libreak dira).

7. Artikulua.- Sistema Orokorretara destinaturiko lurzorua.

10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Lurzoru honen xedea Bide Sistema Orokorrari (6.213 Eskualde Errepidea) eta Hibai Ubideen Sistema Orokorrari lotuko zaie nahitaez.

Bi sistemek ezar ditzaten muga eta zorrekin, azpiegituren sare publikoko instalazio, kanalizazio, hariteria eta abarren kokamendua baimenduko da lurzoru honen gainean.

(Tolerantzia honek bai lurpeko elementuak bai eta agerikoak eta airekoak ere barne hartuko ditu).

Lurzoru hau Udalari lagako zaio, honek, dagokien Organismo Eskudunen eskueran jarriko dituelarik, dagokionean.

8. Artikulua.- Berdegunetara destinaturiko lurzorua.

10 zkia. Zonakatze planoan halakotzat definitzen den azalerak dauka izaera hau.

Izaera hau daukate industri lursailen separazio bandek, beren baldintzek Espazio Libreen Sistemara inkorporatzeko gai egiten ez dituzten Sistema Orokorrek.

Sare publikoetako (Orokorrak edo Lokalak) lurpeko nahiz aireko instalazio eta kanalizazioen kokamendua, edo berarekin mugakide den Sistema Orokorrari buruzko erabilera auxiliarrak baino ez ditu jasango.

Lurzoru hau Udalari lagako zaio, honek, dagokionean, Bide Sistema Orokorrari loturiko adierazi erabilerak baimendu ahal izango dituelarik.